XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egunetarako euki gendun.

Andi edaten gendun.

Bizitza ori ez zan guretzat txarra.

Ainbat buelta egin gendun Kastellongo kaleetan, baña ez giñan aspertzen egunero, ze an guardikoak etxean, beste danok libre izaten giñan; eta bearra guztiz gitxi.

Orain gazteak soldadu joan gure ez-ta dabiz.

Ez dakit zelango bizimodua doian orain; bana lenago etxean baño obeto jan, etxean baño bear gitxiago, lo egiteko naikoa ordu...

Ez dakit, ba, zergaiti penaz egon laiken.

Gu be etorteko etxera gana aundiagaz egon giñan; baña gu urteetan etorri barik egon giñan, eta dirurik be etxeti bialdu barik.

Etxean egon be ez zan egin dirurik; eta oraingoak, zortzi egunean ez badatoz, edo dirua edo maletea bialdu egin bear.

Ze aldakuntza aundia dan lendi soldadiskan!

Len iru urtean etorri barik eta dirurik bialdu barik, norberen soldatagaz egoten giñan; eta oraindik ez gendun esaten txarto gagozanik.

Beti ondo gagozela.

Eta orain beti dagoz txarto.

Zek egiten dau ori?

Oraingo gazteak umetan asko parkatuta dagozalako.

Eltzen dira sasoira eta ez dakie nun dagozan.

Dana dago txarto.

Ez dabe ikasi zer dan bizitza.

Uste dabe gurasoak eurentzako munda eginda itxi bear dabela.

Baña ez da orrelan.

Munduan norberak atara bear dau bizitzarako.

Nire aita ta ama pobreak ziran.

Nik banekien ori.

Orregaitiño neuk egin bear neban neuretzako.

Pezeta bat irabazi eta gitxiago gastau, eta oraindik pozik bizi.

Ori da munduan egin bear dana.

Ez, soldata artu orduan, lelengo egunean dana bota, eta gero auzoari begira, ea zer emongo daben.